Iñaki Sanz-Azkue biologo, Aranzadiko kide eta irakasleak irakurtzea eta gordetzea merezi duen artikulua idatzi du NAIZen basa loreen gainean, jendeak haien gainean duen ezagutzaz (izenak, funtzioak...), guraso eta irakasleek kulturaren transmisioan duten paperaz eta, besteak beste, loreen kontrako lorezaintzaz.
0 Comments
Aspaldian web orria elikatu gabe, gaurkoan Arantzan topatutako Teucrium pyrenaicum hau ekarri dut.
Labiatuen familiako landaren honek korola amaieran beheko ezpain zuri bakarra duen hodi kurbatu batek osatzen du, bi lobulu proximal espatulatuak moreak, tente eta paraleloak dituelarik, beste bi alboko tarteko lobulu zurixka estuek estiloa eta estaminak estaltzen dituzte. Lore zurietan sailkatu dut naiz parte bat morea izan. Ekaina eta iraila bitartean loratzen da. Bizilekua Pirinio inguruko toki lehor eta eguzkitsuak dira. Bere familiako beste landareak dira axarioa (Teucrium chamaedrys) eta bitxinguraia (Teucrium polium). Argazkia, esan bezala, Arantzan atera dut, herritik Putzubeltzarako bidean. Paseo ederra. Argazkiko zuhaitza Jaizkibel mendiko barietate endemikoa da pinurkia dei genezakena. Kontua da mendiko landaketa egin zenean hego-ekialdeko magalaren zona zabal batean urkiak eta pinuak elkarren ondoan, zer diot, elkarri ukituz landatu zituztela. Zergatik? Batek daki¡¡ Kontsulta eginda foreslalisten dokumentu batean topatu dut pinuak argi asko behar duen zuhaitza dela eta beste zuhaitz baten ondoan landatzekotan urkia izatea komeni dela, izan ere urkiak ez du itzal trinkorik egiten. Pinu-urkia bikote mordo bat landatu zituzten eta kasu guztiz gehienetan pinuak urkia akatu du, gutxi batzuetan urkiak egin du aurrera pinuaren kaltean eta beste kasu bakan batzuetan biek egin dute aurrera elkarrekin ondoko argazkietan ikus daitekeenez. 2019/3/16
|
Archives
July 2021
Categories
All
|