Pio Barojaren Zalakain Abenturazale nobelan
"Haizeak jandako lauza zahar hauen zirrikituetan, astaperrexil pozoitsua eta erabelarra hazten dira; udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan. Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak."
Martin Ugarte Saletxe-ren On eginaren obaria obran.
—Aizu-ta, ola izanik... Zerentzat zer erabilliko zenuka?
—Esatebaterako... Buruko miñarekin: Ankabakar, zain-gorri, basaran... Agiñeko ta zaiñetakoa denean: Basa-millu, lapa-txurri, astalar, ta baratzuria. Zorne-kutsuarentzat: Mermen, zorne-belar, mirura, irukuitza, intxaur orriek... Odolak garbitzeko: Sorgin-idatz, astigar, karraskillu, zakur-belar, eta abar. Biriketako miñentzat, sudur eta eztarri itxientxat: Axal-buztan, errude, erramu, eta asta-mentaz lurrintzeak, eta belar-miñen ura ere artu diteke noski. Giltzurriñak garbitzeko: Lapa-txiki, arta-bizar, keriz-txurtenen ura artu diteke. Gora-larri ta beerakoentzat: Laar-kimuen ura, ta legorregi dabillenean: Tartaku-salda. Gerrietako miñakin: Suge-arto ta txori maats pipittekin igurtzi. Aunditu ta berezkoentzat: Liñaaziaz naasian, basa-porru, malmabelar, exalbuztan, intxusa, kalamillu, tipula ta onelakoekin loturak egiñaz, odol-bildua azaleratzen da.
.