Loretan
partekatu
  • Nagusia
  • Lore zuriak
  • Lore horiak
  • Lore gorriak
  • Lore urdinak
  • Lore berdeak
  • Lore inbaditzaileak
  • Ariketak
  • Literatur aipamenak
  • Bloga

Iñaki Sanz-Azkue loreen gaineko ezagutzaz artikulu ederra

14/7/2021

0 Comments

 

Iñaki Sanz-Azkue biologo, Aranzadiko kide eta irakasleak irakurtzea eta gordetzea merezi duen artikulua idatzi du NAIZen basa loreen gainean, jendeak haien gainean duen ezagutzaz (izenak, funtzioak...), guraso eta irakasleek kulturaren transmisioan duten paperaz eta, besteak beste, loreen kontrako lorezaintzaz.

Picture
0 Comments

Teucrium Pyrenaicum Arantzan

11/7/2021

0 Comments

 
Aspaldian web orria elikatu gabe, gaurkoan Arantzan topatutako Teucrium pyrenaicum hau ekarri dut.

Labiatuen familiako landaren honek korola amaieran beheko ezpain zuri bakarra duen hodi kurbatu batek osatzen du, bi lobulu proximal espatulatuak moreak, tente eta paraleloak dituelarik, beste bi alboko tarteko lobulu zurixka estuek estiloa eta estaminak estaltzen dituzte. Lore zurietan sailkatu dut naiz parte bat morea izan.

Ekaina eta iraila bitartean loratzen da.

Bizilekua Pirinio inguruko toki lehor eta eguzkitsuak dira.

Bere familiako beste landareak dira axarioa (Teucrium chamaedrys) eta bitxinguraia (Teucrium polium).

Argazkia, esan bezala, Arantzan atera dut, herritik Putzubeltzarako bidean. Paseo ederra.


Picture
0 Comments

Pinurkia

10/5/2013

0 Comments

 
Picture
Argazkiko zuhaitza Jaizkibel mendiko barietate endemikoa da pinurkia dei genezakena. Kontua da mendiko landaketa egin zenean hego-ekialdeko magalaren zona zabal batean urkiak eta pinuak elkarren ondoan, zer diot, elkarri ukituz landatu zituztela. Zergatik? Batek daki¡¡ Kontsulta eginda foreslalisten dokumentu batean topatu dut pinuak argi asko behar duen zuhaitza dela eta beste zuhaitz baten ondoan landatzekotan urkia izatea komeni dela, izan ere urkiak ez du itzal trinkorik egiten.
Pinu-urkia bikote mordo bat landatu zituzten eta kasu guztiz gehienetan pinuak urkia akatu du, gutxi batzuetan urkiak egin du aurrera pinuaren kaltean eta beste kasu bakan batzuetan biek egin dute aurrera elkarrekin ondoko argazkietan ikus daitekeenez.
Picture
Picture

2019/3/16
Ia sei urte pasa dira ia argazki hauek atera eta goiko mezua idatzi nuenetik. Inguru honetatik pasatzen aldiro pinu eta urki bikote hauek bilakaera begiratzen dut. Denak handitu eta benetako basoa sortzen ari da poliki poliki -gaur urtxintxa ikusi dugu zuhaitz batetik bestera adarrez adar- eta urki eta pinuen harremana garatzen ari da, zenbait kasutan maiteminera iristeraino.

Picture
0 Comments

Cladium mariscus-i bisita Jaizkibelen

1/12/2012

0 Comments

 
Gaur Aranzadiko Mari, Ion eta Anaïsekin Claudium mariscus landarea bizitoki duen Mendizorrotz errekara egin dugu ibilaldia. Euskal Herrian belar hau topa daitekeen toki urrietako bat da Jaizkibel eta Baccharis halimifolia inbaditzaileak arriskuan jarri du. Hori dela eta Aranzadik Baccharis-a aipatu erreka inguruetatik erauzteko programa jarri du abian. Programa honetan Erica vagans txillarra ere babestu nahi du.
Argazkietan ikus daiteke:
1- Ibilaldiko partaideak
2,3- Baccharis Aizporandin.
4- Baccharis ale gazte bat.
5- Claudium landaketa.
6- Claudium mariscus-a.

0 Comments

Udaberri honetan ere Armeria euskadiensis Jaizkibelen

4/5/2012

0 Comments

 
Jaizkibelen labar gaineko soroetan endemikoa den krabelin mota hau ikusteko parada dugu egun hauetan.
0 Comments

Armeria euskadiensis Jaizkibelen

12/4/2011

0 Comments

 
Picture
Gaur bildumara ale berezi bat ekarri dut: Armeria euskadiensis Jaizkibel mendiko iparraldeko labar inguruetan aurkitua.
Endemikoa den espezie hau Iberdrola eta bere morroi desarollisten proiektuekin, Pasaiko kanpoko kaiarekin hain zuzen, arrisku handian dago. Gure seme-alabek agian argazki hauetara jo beharko dute jakiteko nolako flora zegoen gure kostaldean.

0 Comments

Gipuzkoako pr1004 Aiako Harrian

10/4/2011

0 Comments

 
Picture
Aurtengo udaberrian loreak bereziki handiak eta ederrak ateratzen ari dira.
Oraingoan Errenteri eta Oiartzun artean, Aiako Harriko parkean, dagoen pr gi 1004 ibilbidean beste bi fitxaje egin ditut.
Batetik Saroberrekako harrien artean basoetak mingotsa topatu nuen.


Picture
Bestetik erreka berean baina Karrika auzoko lehenengo etxeak lotzen dituen bideko ezpondan Meconopsis cambrica koadrilla handi bat zegoen.

0 Comments

Hernaniko Epele inguruan bi fitxaje

3/4/2011

0 Comments

 
Aurtengo udaberria bereziki loretsua etorri da. Atzo Hernani inguruan osteratxoa egin genuen, Epele auzotik abiatu eta trikuharrien ibilbidera jo genuen Igoingo lepotik Akula mendira eta argazki batzuk egin nituen; etxean liburu eta interneten begiratuta bi fitxa berri egin ditut: Gibel belarra eta Amuntza, lehenengoa zuria eta bigarrena urdina.
Picture
0 Comments

Urtea hastearekin bat San Jose loreak

6/1/2011

0 Comments

 
Picture
Udazken gogorra eta abendu ondarreko izotz beltzen ondoren urte berriko haize hegoak natura pitin bat nahastu du eta zenbait lorek egun hauetako epeltasuna udaberriko hasieratzat hartu dute. Hona hemen Biriatuko hormetako San Jose loreak, urtarrilak 5 dituela ateraktako argazkian.

0 Comments

Atal berria. Lore inbaditzaileak

30/8/2010

0 Comments

 
Panpako luma da gure mendietan gehien ikusten den landarea. Bera eta gainerako lore inbaditzaileak ere ezagutu behar ditugu, beste gauzen artea, haien zabaltzea ez laguntzeko. Atal berrira.
0 Comments
<<Previous

    Archives

    July 2021
    May 2013
    December 2012
    May 2012
    April 2011
    January 2011
    August 2010
    April 2010

    Categories

    All
    Ambulu Zuria
    Armeria Euskadiensis
    Baccharis Halimifolia
    Basoetako Mingotsa
    Cruscomia Croscosmiflora
    Erica Vagans
    Ezkila-lorea
    Gardua
    Meconopsis Cambrica
    San Jose Lorea
    Txilar Kantauriarra

    RSS Feed

Powered by Create your own unique website with customizable templates.