Mendi buelta bat eman eta lore aleak libretatxo batean bilduko ditugu. Etxera iristean, ordenagailua piztu eta, dagokion kolorearen orrian begiratuta, izena paratuko diogu loreari. Bertan utz dezakegu edo, erabat lehor dagoenean, liburu baten orrien artean sar dezakegu.
* Toki honek zuzentasun zientifikorik ez du
* Argazki gehienak Jaizkibel inguruko loreenak dira.
* Koloreen sailkapena oso erlatiboa da, batez ere gorri eta urdinen artean, izan ere, ñabardura asko daude (bioleta, malba, morea, lila, ubela...). Beraz, batean topatzen ez baduzu begiratu bestean.
IradokizunakAkatsaren bat topatu baduzu, herri-izenen bat ezagutzen baduzu, argazkiren bat bidali nahi baduzu hona hemen nire helbidea:
loretan@euskalerria.org